XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanpoan ibili ondoren etxera itzultzen naizenean, lehendabiziko gauza, instintiboki, ea dena bere lekuan dagoen begiratzea izaten da.

Ez naiz bakarrik bizi den maniatika horietakoa, ez.

Ezkondua nago, baina nere senarrak gutxi sartzen du eskua etxeko bazterretan.

Beraz, gehienetan nik utzi eta jaso bezala egoten da dena.

Bestalde gizona gehiago ateratzen da.

Makinaren bat saltzen dutenean berak joan behar izaten du muntaketa egitera; nik ikastolan egiten dut lan, eta astebeteko ikastaroren batera edo ez bada, etxera biltzen naiz arratsero, beraz normala da etxearen antolaketa nere kargu egotea.

Duela gutxi hiru egunetako ikastaro bat izan genuen Bilbon, kasualitatez senarrak etxean eman zuen txangoa, eta itzuli nintzenean, erratza pasatzen ari nintzela, belarritako bat aurkitu nuen kamapean.

Ez zen nerea, eta gainera nere estiloarekin ez zetorren batere ondo.

Nik aurpegi luzeska daukat eta ilaiara eta dena itxura borobiltzeko helburuaz moldatzen ditut, eta helburu horrekin aukeratzen ditut belarritakoak ere.

Garbi zegoen nere senarra maitale batekin egon zela (...).